XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sailkapenaren hurrengo klasetan eta elkartzean sortu den beste edozein klaseren arteko sail barneko inertzia, azken honen grabitate-zentrua x izanik ondoko errepikapen-formulaz lortzen da.

Era honetan, fase bakoitzean inertziaren galtze minimoa eragiten duten bi sailak elkartzean, hodeiarekiko sail barneko inertzia minimoa eta bide batez sail arteko inertzia maximoa edukitzea lortzen da.

Dakigunez, elementu guztiak sail batean elkartzean prozesua amaituko da.

Hodeiaren partizio ezberdinak zuhaitz hierarkikoaren ebaketaz lortu ahal dira.

XII.6.2. Adibidea Hamazortzi Hego eta Ertamerikako estatuei buruz egindako Osagai Nagusien Analisiaren azterketan (3.4 atala) hiru lehen faktoreak kontutan harturik, hau da, hauen gain estatuek dituzten koordenatuen arabera sailkapen automatikoa egiteaz ikasketa osotu nahi dugu.

Goranzko sailkapen hierarkikoa bariantzaren metodoaz aplikatu ondoren lortutako emaitzak ondokoak dira: (...).